notícias musicais

top 13 artistas

top 13 musicas

Confira a Letra Arrosa xuriaren azpian

Herrikoiak

Arrosa xuriaren azpian

Arrosa xuriaren azpian
anderea lokarturik
elurra bezain zuri
ekhia bezain ederrik
hirur kapitainek zeraukaten
gortez inguraturik.

Kapitainek joan ziren
beren zaldiak harturik
hartu zuten anderea
mantoz huntsa trozaturik
gero Pariserat eraman
zuten aitak jakin gaberik.

Parisen hostaliersak
bazuen salutatu
bazuen salutatu
berriak ere galdatu
bortxaz ala amodioz jina
zara anderea errazu.

Ez ez ene bihotza
arras bortxaz jina duzu
hirur kapitainek galeriatik
harturik jina nuzu.

Kapitainek hori entzunik
jiten dire andreagana
anderea afal zite
eztirik eta trankilik
hirur kapitain izanen tuzu
gaur zure zerbitzari.

Andereak hori entzunik
hila zuzun erori
kapitainek joan ziren
beren zaldiak harturik
nigar egiten zutelarik
andereari dolu eginik.

Handik hirur egunen buruan
andereak aitari
ohiu: ai aita
ni orai hemen niagozu
birjinitatearen naiz begiratu
hilaren egon nuzu.

Tracker