notícias musicais

top 13 artistas

top 13 musicas

Confira a Letra Idazkien ametsak

Idi Bihotz

Idazkien ametsak

Baztar batean
orduak alez ale
burutapenen ugartean
Robinsonen bare
bakarrik
gogoa ameslari
airean hamaikatxo itaun
ikaro hegalari.
Zentzua, hondarretan galdurik
bidea aurkitzeko irrikan
porturatu zidan ontzi guztiak
kaian herdoilak hartuak, kaian...
Egunsentian suspertuz
argi jaio berria
gogoetaren mendira abian
naz kinka larrian
iluntzean
argitzalak nagusi
barneko gogoa dot herri
honen bueltan bildurik.
Nor al da egiaren jabe?
nork botako lehen harria?
soka honi teink eginez geroztik,
ez al da apurtuko haria?
Idazkien ametsak
gaur nire gogoetak
haizearen jostailu dira
alde batetik bestera
uretan buztiak
dira desegin
eta sugarrak hartuta
errauts hutsak soilik
arima da bizi.
Biziminez gagoz noraezean
bidegurutze honen aurrean
lotuko ahal gaitu, ba,
galtzearen bildurrak
utopiaranzko bidean?

Tracker