notícias musicais

top 13 artistas

top 13 musicas

Confira a Letra Legez Kanpo

Su Ta Gar

Legez Kanpo

Ate joka ari dira,
nire bila datoz.
Atxilotu nahi naute,
legez kampo nago.
Uko egin diodanez
soldaduzka horri,
sutan jarriak dira
makina bat agintari.

Ekintza desberdin asko
landu behar ditugu
etorkizuna garela
argi eta garbi azalduz.

Ekin! Beldurrik gabe!
Hautsi legeak orain!

Arrastaka naramate
gaizkile baten antzera,
baina ezingo dute lortu
gazteria makurtzea
inoiz!

Armen aurka egotea
ez dute gogoko,
nahiz eta bake hitza
saldu egunero.
Irtenbide ustelak
asmatzen dituzte,
jendeak pentsa dezan,
ez gaituztela zigortzen.

Tracker